Bidelaguna

Hezkuntza Sailak  bere hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoan, Hezkuntza inklusiboaren eta aniztasunarekiko arretaren ildo estrategikoa jasotzen du. Bertan dio Eskola inklusiboak ikasle guzti‐guztiei eskaini behar dizkiela hezkuntzan aurrera egiteko aukera berberak, bai eta ikasketetan eta beren bizitzan ezinbesteko gerta lekiekeen edonolako laguntza ere  nor bere autonomia garatzeko gai izan dadin.

Honi jarraiki, Olazabal BHIk ikasleriari  pertsonen bizimodura egokituko den testuinguru bat eraiki nahi du, neska‐mutilen artean egon litezkeen desberdintasunei aurre egin eta talde nahiz persona zaurgarrienei beharrezko gerta lekizkiekeen babes eta laguntza espezifikoak bermatuz.

Horrela, Olazabal BHI ikasle ororen arrakasta lortzearen prozesuan buru-belarri sartuta dago duela urte askotatik. Bide horretan eskola inklusiboa da gure helburua, ikasle ororen beharrak aztertuz eta bakoitzari eskatzen dituen erantzunak modu eraginkorrean ematea da gure zeregina.

Olazabal BHI
telefonoa943 89 92 13
helbidea
San Martin Auzoa 16, 20230 Legazpi
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika