Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektua  (HBSP) Olazabal BHI ikasle ororen arrakasta lortzearen prozesuan buru-belarri sartuta dago duela urte askotatik. Urteak dira Hezkuntza Saileko inklusio programa guztietan zonaldeko Berritzegunearen aholkularitzapean parte hartzen duela. Bide horretan eskola inklusiboa da gure helburua, ikasle ororen beharrak aztertuz eta bakoitzari eskatzen dituen erantzunak emanez. Gure ikasleria anitza da: gaitasun anitzak, jatorri soziokultural anitzak, hizkuntza anitzak, interes anitzak, jarrera anitzak, … Aniztasun hau Aniztasunaren Arretarako Planean jasota dago. Ikasle bakoitzak erantzun propioa exijitzen du, eta hori da gure erronka. HBSP eskaera hau Aniztasunaren Arretarako Planaren zati bat da, eta planteamendu inklusibo honen barruan kokatzen dugu. Aniztasunari behar bezala erantzuteko neurri ezberdinak antolatzen dira, eta neurri horietako bat Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Programa hau dugu.                                                                      *Proiektu honek Europar Batasuneko Gizarte Funtsaren laguntza jasotzen du.
2020-21 ikasturtean Olazabal BHIk HAUSPOA proiektua ezarri du. Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, ikastetxeko emaitza akademikoak eta bizikidetza hobetzea eta ikasleen autonomia handitzea ditu helburu nagusi. Hori lortzeko, errefortzu-orduak eta ikasteko teknikak eskaintzen ditugu, zailtasunak dituzten ikasleei laguntza ematen diegu, ikasgaiak sakontzeko eta garatzeko jarduerak egiten ditugu, eta ikastetxeko zerbitzua zabaltzen dugu garapen pertsonaleko tailerren, kirolaren, sormen-garapeneko ekimenen eta beste jarduera osagarri batzuen bidez. Berrikuntza-proiektu hau abian jartzea aurrerapausoa da Olazabal BHIk hezkuntza-kalitatea hobetzeko duen konpromisoan. Horretarako, irakaskuntza arautua lanaldi jarraituko ordutegian emango da, 08: 15etik 14: 15era DBHn, eta Hauspoaren jarduera osagarriak astelehenetik ostegunera 15: 10etik 17: 05era izango dira. Jarduerak institutuko irakasleek eta eskaintza aberasten duten  kanpoko pertsonek zuzentzen dituzte. Bertaratzea borondatezkoa da, eta DBHko ikasle guztiak parte hartzera gonbidatuak izan dira.
Hezkuntza Sailak  bere hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoan, Hezkuntza inklusiboaren eta aniztasunarekiko arretaren ildo estrategikoa jasotzen du. Bertan dio Eskola inklusiboak ikasle guzti‐guztiei eskaini behar dizkiela hezkuntzan aurrera egiteko aukera berberak, bai eta ikasketetan eta beren bizitzan ezinbesteko gerta lekiekeen edonolako laguntza ere  nor bere autonomia garatzeko gai izan dadin. Honi jarraiki, Olazabal BHIk ikasleriari  pertsonen bizimodura egokituko den testuinguru bat eraiki nahi du, neska‐mutilen artean egon litezkeen desberdintasunei aurre egin eta talde nahiz persona zaurgarrienei beharrezko gerta lekizkiekeen babes eta laguntza espezifikoak bermatuz. Horrela, Olazabal BHI ikasle ororen arrakasta lortzearen prozesuan buru-belarri sartuta dago duela urte askotatik. Bide horretan eskola inklusiboa da gure helburua, ikasle ororen beharrak aztertuz eta bakoitzari eskatzen dituen erantzunak modu eraginkorrean ematea da gure zeregina.

Olazabal Institutuan gai honen inguruan lan egiteko beharra sentitu dugu azken urteotan. Horretarako aktibitate ezberdinak garatu dira irakasle, ikasle eta gurasoekin genero indarkeriaren gaia tratatu eta prebentzioa lantzeko asmoz.

Hezkuntza Sailak, emakume eta gizonen arteko berdintasun printzipioa sustatzeko politika publikoen beharraz jabeturik, “Hezkuntza-sisteman hezkidetza  eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana” jarri du martxan. Plan honen barruan Ikastetxeei Hezkidetza Plan propioak definitzeko aukera eskaini die, eta posibilitate hori baliatuz Olazabal Institutuak proiektu hau aurkeztea erabaki du.

Lehen aipatu den moduan, Hezkidetza Plana abian jartzeko unean ez gara hutsetik hasiko. Institutuak badu bide polit bat egina, baina lan honetan sakontzeko eta modu sistematikoago batean antolatzeko premia ikusten dugu. Gauza asko egiten ari gara dagoeneko, baina planteamendu global batetik ikusteko beharra dugu, egoeraren analisi zehatzago batetik abiatuta, gure indarguneak zeintzuk diren definitu eta ditugun gabeziak identifikatu, azken hauetan inziditzeko eta hezkidetzan oinarritutako eskola baten bidea aurkitzeko.

Hortaz, aurrepausuak eman ondoren eta pasa den ikasturtean Elkarbizitza Behatokian egindako lana aprobetxatuz, aurten ere Hezkidetza Planari ekingo diogu  ikasle, irakasle eta gurasoen ekarpenak kontuan hartuz.

hezkidetza

Eskolako partaide guztiok eskolan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea du helburu, guztion artean eguneroko bizikidetzarako arauak zehaztuaz, eskolan sortzen diren gatazken inguruko hausnarketa eginez, hauek konpontzeko bide demokratikoak landuz ikasleekin tutoretza orduetan,...gatazka egoerak modu baikorrean, malgu eta ireki batean konpontzen ikas dezagun.

 Jasangarritasuneko hezkuntza esperientziaren kalitatearen ebaluaketaren ondorioa da.

 

 

Bere oinarriak hauek dira:

  • Adierazle sistema bat (Jasangarritasuna, konplexutasuna, prozesua, parte hartzea, curriculuma).
  • Autoebaluazioa eta ebidentzien dokumentazioa.
  • Auditoria. Eskolako Agenda 21eko Ebaluaketa Batzordeak ikastetxearen proposamenak ebaluatu eta bisitak egiten ditu Eskolako Agenda 21en ikusgarritasuna aztertzeko.

Jasangarritasunerako bidean hezitzea eta konprometitutako hezkuntza bat garatzea (aztura eta jokabide batzuk garatuz)

Eskola eta herriaren arteko harremana estutu eta aberastea.

Partaidetzan oinarritua, bereziki ikasleen protagonismoan.

 

Helburuak

  • Ikastetxean zein udalerrian baliabideak, erabilitako materialak, energia eta hondakinen kudeaketa arduratsu eta jasangarria sustatzea.
  • Ikastetxea ingurumenarekin arduratsua eta errespetuzkoa den praktika baten eredu bilakatzea.

Ekintzak

  • Eskola ingurumenaren kudeaketa jasangarria egitea.
  • Curriculumaren berrikuntza egokitzea.
  • Komunitatearen parte hartzea.

 

 

Normalkuntza 

 

 

 

 

Olazabal Institutua Hizkuntza Normalkuntza Proiektuan sartu zen iazko ikasturtean (2013-2014) eragile guztien artean euskararen erabilera sustatzeko bai ikastetxe barruan, baita ikastetxetik kanpoko ekintza eta jardueretan ere.

Iazko ikasturtean diagnosi bat egin zen eta hortik ateratako ondorioak oinarri hartuta 4 urtetarako Hizkuntza Normalkuntza Proiektua (HNPa) zehaztu zen. Proiektu horretan, eremuz eremu eta esparruz esparru, helburuak, jarduera motak, arduradunak, ebaluazio adierazleak eta denboralizazioa definitu ziren.

Aurtengo ikasturtean proiektu hori garatzen hasiko gara. Lehendabizi, kurtso hasieran, HNPtik abiatuta ikasturte honetarako helburuak eta helburu horiek lortzeko jarduerak, arduradunak, baliabideak eta ebaluazio adierazleak zehaztuko ditugu eta Hizkuntza Normalkuntzako Ikasturteko Planean (HNIPan) jasoko dira.

Ondoren Hizkuntza Normalkuntza Batzordea (HNBa) eratuko da ikasle, irakasle eta zuzendaritzako kideek osatuta. Bere betebeharra HNIPan zehaztutako helburuak eta jarduerak ikasturtean zehar aurrera ateratzeko lan egitea izango da.

Olazabal Institutuak gustu handiz gonbidatzen zaituzte guraso bezala HNBko kide izatera eta ikastetxearen Hizkuntza Normalkuntza Proiektuan parte-hartzera.

 

Baliabide teknologikoen erabilera izango da gure helburu, hezkuntzaren kalitatea hobetzen lagunduko digutenak. Horrela ikaslea, era kritikoan, informazio eta formazio aukerak erakusten digun mundu batera hurbilduko dugu. Teknologi berriek dituzten pedagogi-aukerak geletara eramaten ditugu eguneroko errealitatean txertatuz.

2001-2002 ikasturtetik abiatuta garatzen ari garen "KALITATEA eta Etengabeko Hobekuntza" deritzan proiektuaren helburua, izenak berak dioen bezala, Ikastetxe honek eskaintzen duen zerbitzua, gero eta hobeagoa izatea da. Horretarako Irakaskuntza-Ikaskuntza prozesu honetan parte hartzen duten pertsona-talde ezberdinak kontutan hartzea ezinbestekoa dugu; hots, Ikasleak, Gurasoak, Irakasleak eta gainontzeko Langileak. Partaide horien garapen pertsonala, partehartze zabala eta elkar lanaren aldeko jarrera dira, etengabeko hobekuntza prozesu horren oinarri sendoenak. Beraz, Kalitate- baliabide ezberdinak erabiliz esparru horien azterketa sakona egin ondoren, eta ondorioz behar diren aldaketak eginez, saiatuko gara eskaintzen dugun Irakaskuntza-Ikaskuntza zerbitzu hori , ahalik eta esanguratsuena izan dadin.

Helburuak: Institutuak, jasotzen duen zerbitzu eskaerari ahalik eta hoberen erantzutea.