2020-21 ikasturtean Olazabal BHIk HAUSPOA proiektua ezarri du. Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, ikastetxeko emaitza akademikoak eta bizikidetza hobetzea eta ikasleen autonomia handitzea ditu helburu nagusi.
Hori lortzeko, errefortzu-orduak eta ikasteko teknikak eskaintzen ditugu, zailtasunak dituzten ikasleei laguntza ematen diegu, ikasgaiak sakontzeko eta garatzeko jarduerak egiten ditugu, eta ikastetxeko zerbitzua zabaltzen dugu garapen pertsonaleko tailerren, kirolaren, sormen-garapeneko ekimenen eta beste jarduera osagarri batzuen bidez.
Berrikuntza-proiektu hau abian jartzea aurrerapausoa da Olazabal BHIk hezkuntza-kalitatea hobetzeko duen konpromisoan. Horretarako, irakaskuntza arautua lanaldi jarraituko ordutegian emango da, 08: 15etik 14: 15era DBHn, eta Hauspoaren jarduera osagarriak astelehenetik ostegunera 15: 10etik 17: 05era izango dira.
Jarduerak institutuko irakasleek eta eskaintza aberasten duten kanpoko pertsonek zuzentzen dituzte.
Bertaratzea borondatezkoa da, eta DBHko ikasle guztiak parte hartzera gonbidatuak izan dira.