Categories
Bost minutuko ikastaroa

Kalko morfosintaktikoak II

  • bezala

?Bost urtez aritu zen Donostian irakasle bezala

Bost urtez aritu zen Donostian irakasle.

 *Orixe bezala ezagutua. Orixe izenez ezagutua.

  • desberdin (kantitatea adierazteko denean) 

*Gai desberdinak tratatuko dituzte. Hainbat gai, zenbait gai, gai batzuk… tratatuko dituzte.

*Formatu desberdinetan aurkeztu zuten egitasmoa. Zenbait formatutan aurkeztu zuten egitasmoa.

*Alderdi desberdinak bat etorri ziren bozketan.

Alderdiak/Alderdi guztiak bat etorri ziren bozketan.

*Landare desberdinak ernetzen dira. Era askotako landareak ernetzen dira.

  • elkar

*Elkar etorri dira.      Elkarrekin etorri dira.

*Ez dute elkar hitz egiten. Ez dute elkarrekin (ez diote elkarri) hitz egiten. 

  • *hain… -(e)la

*Gure herria hain da txikia, ez duela plazarik ere.

Gure herria hain da txikia, (non) ez duen plazarik ere.

(…), (ezen) ez baitu plazarik ere.

  • izernordain zehaztugabeak ezer, zerbait, inor, norbait, inoiz, noizbait

*—Nor dabil hor? — Inor     —Nor dabil hor? — Inor (ere) ez

*Ez zen inor ez etorri.               Ez zen inor etorri.

  • partitiboa

*Burua ez duenak ez du behar txapela

Bururik ez duenak ez du behar txapelik 

*Ez daude galletak   Ez dago galletarik