Categories
Bost minutuko ikastaroa

Enumerazioen deklinabideko arazoak: ‘iraila eta urrian’*, ‘gobernua eta herritarren artean’*…

Bi aukera nagusi ditugu eta-rekin lotutako izenak deklinatzeko: denak berdin-berdin deklinatu, edo azkena bakarrik, besteak mugagabean utzita (inolako atzizkirik gabe). Ez da zuzena erdizka deklinatzea, artikulua jarrita baina atzizkirik gabe:

oker zuzen
iraila eta urrian irailean eta urrian
ministroa eta sindikatuaren bilera ministroaren eta sindikatuaren bilera
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako

 Enumerazioko azkena bakarrik deklinatzea, nolanahi ere, bi izenak pluraltzat hartu behar direnean da normala:

[] Gay eta lesbianen aldarrikapenak

Ez da hain normala biak singularrak direnean:

[] Homosexualitate eta lesbianismoa eztabaidagai Bilbon

[] Homosexualitatea eta lesbianismoa eztabaidagai Bilbon

Lotzen diren elementuetan bat singularra eta bestea plurala badira, ezinbestekoa da bakoitzari dagokion atzizkia jartzea:

oker zuzen
gobernua eta herritarren artean gobernuaren eta herritarren artean
Hirigintza Saila eta herritarren arteko elkarlana Hirigintza Sailaren eta herritarren arteko elkarlana
alkatea eta zinegotzien parte hartzea alkatearen eta zinegotzien parte hartzea

 

Guztiak pluralak badira, bietara egin daiteke, baina normalena denak deklinatzea da:

[] alkate eta zinegotzien parte hartzea [= alkateen eta zinegotzien parte hartzea]

[] alkateen eta zinegotzien parte hartzea

Bi parteak behar den bezala ez deklinatzearen ondorioak larriak dira zenbaitetan.

[] Elkarrizketa eta indarkeriarik ezaren alde agertu zen

[] Elkarrizketaren eta indarkeriarik ezaren alde agertu zen

  • Gurutzea   : Hobetzekoa
  • Gezia   : Hobea
  • Izarra [*] : BERRIAk ez du erabiltzen

  

Categories
Bost minutuko ikastaroa

Kalko morfosintaktikoak II

  • bezala

?Bost urtez aritu zen Donostian irakasle bezala

Bost urtez aritu zen Donostian irakasle.

 *Orixe bezala ezagutua. Orixe izenez ezagutua.

  • desberdin (kantitatea adierazteko denean) 

*Gai desberdinak tratatuko dituzte. Hainbat gai, zenbait gai, gai batzuk… tratatuko dituzte.

*Formatu desberdinetan aurkeztu zuten egitasmoa. Zenbait formatutan aurkeztu zuten egitasmoa.

*Alderdi desberdinak bat etorri ziren bozketan.

Alderdiak/Alderdi guztiak bat etorri ziren bozketan.

*Landare desberdinak ernetzen dira. Era askotako landareak ernetzen dira.

  • elkar

*Elkar etorri dira.      Elkarrekin etorri dira.

*Ez dute elkar hitz egiten. Ez dute elkarrekin (ez diote elkarri) hitz egiten. 

  • *hain… -(e)la

*Gure herria hain da txikia, ez duela plazarik ere.

Gure herria hain da txikia, (non) ez duen plazarik ere.

(…), (ezen) ez baitu plazarik ere.

  • izernordain zehaztugabeak ezer, zerbait, inor, norbait, inoiz, noizbait

*—Nor dabil hor? — Inor     —Nor dabil hor? — Inor (ere) ez

*Ez zen inor ez etorri.               Ez zen inor etorri.

  • partitiboa

*Burua ez duenak ez du behar txapela

Bururik ez duenak ez du behar txapelik 

*Ez daude galletak   Ez dago galletarik

 

Categories
Bost minutuko ikastaroa

Kalko lexiko-semantikoak (III)

Ø jokatu/jolastu (➛ joko ≠ jolas; jokatu ≠ jolastu)

*Realak gaur jolasten du.          Realak gaur jokatzen du.

*Partida ona jolastu du Altuna III.ak.

 Partida ona jokatu du Altuna III.ak.

 Ø *nekazal turismo (➛ *nekazal-; ➛ -al hitz-bukaerakoa)

*nekazal produktu                   nekazaritza(-)produktu

*unibertsital esparru                unibertsitate(-)esparru

 Ø noski (➛ noski / jakina, horixe)

*Noski baietz! *Noski ezetz!     Bai, noski! Horixe baietz/ezetz!

*Noski etorriko dela!               Jakina/horixe etorriko dela!

 Ø ospatu (➛ ospatu)

bilera, partida, hileta…ospatu              bilera, partida, hileta…egin/jokatu/izan

 Ø *pena merezi (➛ merezi izan)

*Ez du pena merezi hori egitea.               Ez du merezi hori egitea.

 Ø udal/udaletxe (➛ udal ≠ udaletxe ≠ udalerri)

 *Udaletxeak erabaki bat hartu du.       Udalak erabaki bat hartu du.

Ø zentzu ≠ norabide (➛zentzu; ➛ *norantza > noranzko / norabide)

 *zentzu bakarreko errepidea             noranzko bakarreko errepidea

Categories
Bost minutuko ikastaroa

Kalko morfosintaktikoak III

  • Aditzaren esparrukoak
  • aditz-izena

*Badakit gitarra jo. Badakit gitarra jotzen

*Mendira joan gustatzen zait.  Mendira joatea gustatzen zait.

  • aspektua (egunerokotasun faltsua)

Aspertu naiz hemen. Joaten gara etxera?

Aspertu naiz hemen. Joango (al) gara etxera?

Gauean joaten gara zinemara?

Gauean, joango (al) gara zinemara?

  • ahaleraren erabilera okerrak

*Hori egiten baduzu, aita haserretu daiteke

Hori egiten baduzu, litekeena da aita haserretzea

(…), aita haserretu egingo da beharbada

*Euria egin lezake arratsaldean.

Baliteke euria egitea arratsaldean.

*Ireki diezadakezu atea?

Irekiko didazu atea?

*Mesede bat egin ahal bazenit

Mesede bat egingo (al) didazu?

Mesede bat egingo bazenit…

  • baldintza-perpausetako komunztadura

*Saiatzen bada, lortuko luke.

Saiatzen bada, lortuko du

*Zuek dituzuen aukerak izan bagenitu, beste modu batera biziko ginatekeen orain.

Zuek dituzuen aukerak izan bagenitu, beste modu batera biziko ginateke orain.

  • bihurkari traketsak (burua (X-ren burua), neure burua, zeure burua, bere burua, beren, euren burua(k)).

*Garbitu zara aurpegia?Garbitu (al) duzu aurpegia?

*Asko gorrotatzen naiz. Asko gorrotatzen dut neure burua

  • izango zen/litzateke

*Hau bihar honela egin beharko zen   Hau bihar honela egin beharko litzateke

*Gustura joango nintzen Kubara  Gustura joango nintzateke Kubara.

Categories
Bost minutuko ikastaroa

Berdin izan

Euskara hobetzen

Zalantza hau daukagu: berdin dit (zait) jolastu/jolastea. Zein da zuzena?

Berdin izan aditz-lokuzioa, Euskaltzaindiaren Hiztegiak erakusten duenez [EH:berdin izan]da/du/dio/zaio izan daiteke.

Beraz, berdin dit eta berdin zait, biak dira egoki (eta orobat berdin da eta berdin du).

Osagarriak ere hainbat eratakoak har ditzake: izenezko osagarriak (Berdin da bat edo bestea;

Berdin du edozein bide),

Zehar-galderak: Berdin dit zer esaten duzun; Berdin zait nora joan,

Aditz-izena: Berdin zait hemen geratzea

Partizipiozko egitura hautakaria:

Berdin dit joan edo/ala ez;

Berdin dit jolastu edo askaria prestatu

Kontzesiboa: Berdin zaio hamar aldiz eskatuta ere

Galderako Berdin dit jolastu/jolastea aukerari buruz, esan behar da biak izan daitezkeela egoki baina lehena (partizipioa) ez dela erabiltzen bere horretan, soilik, baizik egitura hautakarian edo galdetzaile batekin: Berdin dit jolastu edo ez; Berdin dit jolastu edo irakurri; Berdin dit norekin jolastu… Adibideak, OEHtik: Berdin zitzaion iparrera igo edo egoaldera jetsi (T. Agirre, Uztaro, 212. or.), Berdin du, gainera, horrela izan nahiz ez izan (MEIG VI 119).

Horrez gainera, ikus hau ere: “Aditzaren jokabidea: bakean utzi (du/dio), berdin izan (dio/da/zaio)” (JAGONET).

Informazio gehigarria: berdin izan (EBE)