- Aditzaren esparrukoak
- aditz-izena
*Badakit gitarra jo. Badakit gitarra jotzen
*Mendira joan gustatzen zait. Mendira joatea gustatzen zait.
- aspektua (egunerokotasun faltsua)
Aspertu naiz hemen. Joaten gara etxera?
Aspertu naiz hemen. Joango (al) gara etxera?
Gauean joaten gara zinemara?
Gauean, joango (al) gara zinemara?
- ahaleraren erabilera okerrak
*Hori egiten baduzu, aita haserretu daiteke
Hori egiten baduzu, litekeena da aita haserretzea
(…), aita haserretu egingo da beharbada
*Euria egin lezake arratsaldean.
Baliteke euria egitea arratsaldean.
*Ireki diezadakezu atea?
Irekiko didazu atea?
*Mesede bat egin ahal bazenit
Mesede bat egingo (al) didazu?
Mesede bat egingo bazenit…
- baldintza-perpausetako komunztadura
*Saiatzen bada, lortuko luke.
Saiatzen bada, lortuko du
*Zuek dituzuen aukerak izan bagenitu, beste modu batera biziko ginatekeen orain.
Zuek dituzuen aukerak izan bagenitu, beste modu batera biziko ginateke orain.
- bihurkari traketsak (burua (X-ren burua), neure burua, zeure burua, bere burua, beren, euren burua(k)).
*Garbitu zara aurpegia?Garbitu (al) duzu aurpegia?
*Asko gorrotatzen naiz. Asko gorrotatzen dut neure burua
- izango zen/litzateke
*Hau bihar honela egin beharko zen Hau bihar honela egin beharko litzateke
*Gustura joango nintzen Kubara Gustura joango nintzateke Kubara.