- bezala
?Bost urtez aritu zen Donostian irakasle bezala
Bost urtez aritu zen Donostian irakasle.
*Orixe bezala ezagutua. Orixe izenez ezagutua.
- desberdin (kantitatea adierazteko denean)
*Gai desberdinak tratatuko dituzte. Hainbat gai, zenbait gai, gai batzuk… tratatuko dituzte.
*Formatu desberdinetan aurkeztu zuten egitasmoa. Zenbait formatutan aurkeztu zuten egitasmoa.
*Alderdi desberdinak bat etorri ziren bozketan.
Alderdiak/Alderdi guztiak bat etorri ziren bozketan.
*Landare desberdinak ernetzen dira. Era askotako landareak ernetzen dira.
- elkar
*Elkar etorri dira. Elkarrekin etorri dira.
*Ez dute elkar hitz egiten. Ez dute elkarrekin (ez diote elkarri) hitz egiten.
- *hain… -(e)la
*Gure herria hain da txikia, ez duela plazarik ere.
Gure herria hain da txikia, (non) ez duen plazarik ere.
(…), (ezen) ez baitu plazarik ere.
- izernordain zehaztugabeak ezer, zerbait, inor, norbait, inoiz, noizbait
*—Nor dabil hor? — Inor —Nor dabil hor? — Inor (ere) ez
*Ez zen inor ez etorri. Ez zen inor etorri.
- partitiboa
*Burua ez duenak ez du behar txapela
Bururik ez duenak ez du behar txapelik
*Ez daude galletak Ez dago galletarik