Categories
Bost minutuko ikastaroa

Kalko lexiko-semantikoak (III)

Ø jokatu/jolastu (➛ joko ≠ jolas; jokatu ≠ jolastu)

*Realak gaur jolasten du.          Realak gaur jokatzen du.

*Partida ona jolastu du Altuna III.ak.

 Partida ona jokatu du Altuna III.ak.

 Ø *nekazal turismo (➛ *nekazal-; ➛ -al hitz-bukaerakoa)

*nekazal produktu                   nekazaritza(-)produktu

*unibertsital esparru                unibertsitate(-)esparru

 Ø noski (➛ noski / jakina, horixe)

*Noski baietz! *Noski ezetz!     Bai, noski! Horixe baietz/ezetz!

*Noski etorriko dela!               Jakina/horixe etorriko dela!

 Ø ospatu (➛ ospatu)

bilera, partida, hileta…ospatu              bilera, partida, hileta…egin/jokatu/izan

 Ø *pena merezi (➛ merezi izan)

*Ez du pena merezi hori egitea.               Ez du merezi hori egitea.

 Ø udal/udaletxe (➛ udal ≠ udaletxe ≠ udalerri)

 *Udaletxeak erabaki bat hartu du.       Udalak erabaki bat hartu du.

Ø zentzu ≠ norabide (➛zentzu; ➛ *norantza > noranzko / norabide)

 *zentzu bakarreko errepidea             noranzko bakarreko errepidea