Bi aukera nagusi ditugu eta-rekin lotutako izenak deklinatzeko: denak berdin-berdin deklinatu, edo azkena bakarrik, besteak mugagabean utzita (inolako atzizkirik gabe). Ez da zuzena erdizka deklinatzea, artikulua jarrita baina atzizkirik gabe:
oker | zuzen |
iraila eta urrian | irailean eta urrian |
ministroa eta sindikatuaren bilera | ministroaren eta sindikatuaren bilera |
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako |
Enumerazioko azkena bakarrik deklinatzea, nolanahi ere, bi izenak pluraltzat hartu behar direnean da normala:
[] Gay eta lesbianen aldarrikapenak
Ez da hain normala biak singularrak direnean:
[] Homosexualitate eta lesbianismoa eztabaidagai Bilbon
[] Homosexualitatea eta lesbianismoa eztabaidagai Bilbon
Lotzen diren elementuetan bat singularra eta bestea plurala badira, ezinbestekoa da bakoitzari dagokion atzizkia jartzea:
oker | zuzen |
gobernua eta herritarren artean | gobernuaren eta herritarren artean |
Hirigintza Saila eta herritarren arteko elkarlana | Hirigintza Sailaren eta herritarren arteko elkarlana |
alkatea eta zinegotzien parte hartzea | alkatearen eta zinegotzien parte hartzea |
Guztiak pluralak badira, bietara egin daiteke, baina normalena denak deklinatzea da:
[] alkate eta zinegotzien parte hartzea [= alkateen eta zinegotzien parte hartzea]
[] alkateen eta zinegotzien parte hartzea
Bi parteak behar den bezala ez deklinatzearen ondorioak larriak dira zenbaitetan.
[] Elkarrizketa eta indarkeriarik ezaren alde agertu zen
[] Elkarrizketaren eta indarkeriarik ezaren alde agertu zen
- Gurutzea : Hobetzekoa
- Gezia : Hobea
- Izarra [*] : BERRIAk ez du erabiltzen