2023-03-12
Elikadura Osasungarriaren kanpainaren barnean, martxoaren 9an , ostegunean, 1.DBHko ikasleek kalitatezko gosari egin zutenaukera izan zuten giro paregabean.
 

1678453729419

Image 1 of 9

2023-03-02

HEMENTXE DUZUE IÑAUTERIETARAKO PRESTATUTAKO DANTZA LEHIAKETA! NORK IRABAZI OTE ZUEN?

2022-12-07
2.batxilergoko ikasleek Beldur Barik lehiaketako parte hartzeari saria (300€) irabazi dute EAE osoan bozka gehien jaso dituen bideoa sortu dutelako. ZORIONAK!

image_67521537

Image 1 of 1

2022-12-06

EUSKARAREN EGUNA

Aurten, urtero bezala, Euskararen eguna ospatu dugu Olazabalen ere.

Bertan, mihiluze, herri kirolak eta beste hainbat ekintza egin genituen giro apartean.

Hementxe argazki batzuk. Hurrengo urtean gehiago!

 

2022-11-17

Hemen daukazue 2022ko beldur barik leihaketan parte hartzeko 2.Batxilergoko OlazabalBHI ko ikasle talde batek eginiko bideoa.

Bideo hau bozkatzeko azken eguna Azaroak 21a da. Ondorengo estekaren bitartez bozka ditzakezu. ANIMA ZAITEZ!!

https://www.beldurbarik.eus/rolak-irauli-beldur-barik-2022/

 

2022-05-23

Agenda 2030-kin lotuta, hemen daukazue gure ikastetxeko ikasleek udaletxean edukitako bileraren zenbait irudi.

Gainera, beheko loturak landu zuten aurkezpena zein den ikusteko aukera ematen du. Bota iezaiozue begiradatxo bat!

1549 LEGAZPIKO UDAL FOROA_web.pptx

2022-02-11

Hemen dauzkazue urtarrilean ikastetxean ospatu ziren hitzaldiei buruzko argazki eta azalpena. Espero dugu gure ikasleek asko ikasi izana.

 

DBHko 3.mailako ikasleek Amets Arzallusekin solastu dute migrazioari buruz. Balio Etikoak ikasgaian “Miñan” liburua irakurri eta landu ostean, idazlearekin aurrez aurre egoteko aukera izan dute Olazabalgo ikasleek. Ametsen esperientziaz, erretorikaz eta bertsoez gozatu dute!

 

Batxilergoko ikasleek zientzia eta teknologiaren gaineko hasunarketak biltzen dituen hitzaldiaz gozatzeko aukera izan dute Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritzako irakaslea eta ikerlaria den Ander Zarketaren eskutik: “Zientzia eta teknologia: non gaude, eta nora goaz?”. Zientziak azken hamarkadetan izan dituen aldaketen berri eman eta zientziaren jardunaren gaineko hausnarketa kritiko bat eskaini digu ikerlariak, humanismoak prozesu horren ondorioz jasan duena plazaratuz. Ondorioz, zientzia eta teknologiaren eta filosofiaren arteko harremana aztertzeko aukera eman digu Anderrek, Filosofiako ikasgaian aurrez landutako gaia borobiltzeko saio bikaina eskainiz.

DBHko 4.mailako ikasleek Samara Velterekin solastu dute indarkeria matxistari buruz. Balio Etikoak ikasgaian “Nik sinesten dizut” liburua irakurri eta landu ostean, idazlearekin aurrez aurre egoteko aukera izan dute Olazabalgo ikasleek.

2022-01-20

 

Olazabal institutuko ikasleek, lehenengo ebaluaketan zehar, sukaldean trebatzeko aukera eduki dute Hauspoa proiektuari esker.

 

Natilak, gailetak, patata bolak… hainbat errezeta prestatzen ikasi dute eta jarduerekiko interes handia erakutsi dute.

 

Hemen dituzue gure sukaldari gazteen eta prestatutako errezeten argazki batzuk. A zer nolako itxura!!

 

2021-09-01

IKASTURTEAREN ORDUTEGIA

DBHn  klaseak 08:15etik 14:15era, lanaldi jarraian, izango dira.

               Arratsaldean, 15:10etik 17:00etara, Hauspoa Proiektuko jardueretan parte hartzeko aukera izango dute, urritik maiatzera bitartean.

BATXILERGOko ikasleek, ohi bezala, 08: 15etik 14:30era edo 15:10era izango dute ordutegi jarraian, egunaren eta mailaren arabera.

Olazabal BHI
telefonoa943 89 92 13
helbidea
San Martin Auzoa 16, 20230 Legazpi
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika