Hemen dauzkazue urtarrilean ikastetxean ospatu ziren hitzaldiei buruzko argazki eta azalpena. Espero dugu gure ikasleek asko ikasi izana.
DBHko 3.mailako ikasleek Amets Arzallusekin solastu dute migrazioari buruz. Balio Etikoak ikasgaian “Miñan” liburua irakurri eta landu ostean, idazlearekin aurrez aurre egoteko aukera izan dute Olazabalgo ikasleek. Ametsen esperientziaz, erretorikaz eta bertsoez gozatu dute!
Batxilergoko ikasleek zientzia eta teknologiaren gaineko hasunarketak biltzen dituen hitzaldiaz gozatzeko aukera izan dute Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritzako irakaslea eta ikerlaria den Ander Zarketaren eskutik: “Zientzia eta teknologia: non gaude, eta nora goaz?”. Zientziak azken hamarkadetan izan dituen aldaketen berri eman eta zientziaren jardunaren gaineko hausnarketa kritiko bat eskaini digu ikerlariak, humanismoak prozesu horren ondorioz jasan duena plazaratuz. Ondorioz, zientzia eta teknologiaren eta filosofiaren arteko harremana aztertzeko aukera eman digu Anderrek, Filosofiako ikasgaian aurrez landutako gaia borobiltzeko saio bikaina eskainiz.
DBHko 4.mailako ikasleek Samara Velterekin solastu dute indarkeria matxistari buruz. Balio Etikoak ikasgaian “Nik sinesten dizut” liburua irakurri eta landu ostean, idazlearekin aurrez aurre egoteko aukera izan dute Olazabalgo ikasleek.