2017-02-03

 Institutuan ehun kide baino gehiagok (ikasle eta irakasleak) ilusio, gogo eta kuriositate handiz egindako proiektua ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.
Proiektuari hasiera irailean eman genion eta amaiera maiatzean izango du.
Hiru metro baino gehiagoko oinarria duen triangelua egitearen aurreneko fasea amaitu dugu. Institutuko sarrerako eskailera nagusian denontzako ikusgai eta gozamenerako daukagu, bertatik pasatzen den ikasle, irakasle nahiz beste edozeinentzat.
Matematika Mintegitik eskerrak eman nahi dizkiegu proiektuan lan egin, bultzatu eta babestu dutenei, baita orain gurekin partekatzera etorriko zareten guztioi ere.
Bilera egunera guraso, senide eta interesa duen edonor etor daiteke.
Eguna eta ordua: otsailaren 7an, 17:00etan (gutxi gorabehera ordu erdiko iraupena izango du).

 

Olazabal BHI
telefonoa943 89 92 13
helbidea
San Martin Auzoa 16, 20230 Legazpi
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika