2021-02-26

Martxoaren 8ko kanpainaren leloa “Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna” da eta zaintza-lanak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko beharra azpimarratzen du.

Kanpainak zaintzarekin lotutako funtsezko hiru alderdi azpimarratzen ditu. Alde batetik, agerian uzten du zaintza-lenen ikusezintasuna, eta ikusezintasun hori grafikoki iradokitzen da zaintzarekin lotutako elementuak agertuz, ondoan inor agertu gabe. Bestalde, azpimarratzen du zaintza-lanak baloratu behar direla, bai ordainduak bai ordaindu gabeak. Eta, azkenik, erantzunkidetasuna azpimarratzen du: zaintza-lanak emakumeen eta gizonen, erakundeen eta gizarte osoaren artean banatu behar direla.

Zaintza erdigunean jartzeko beharra feminismoaren aldarrikapen handienetako bat da, eta, era berean, zaintza horiek balioesteko eta modu orekatuan banatzeko beharra hainbat esparru programatikotan jasotako helburua da, hala nola, Nazio Batuek sustatutako Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan edo EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean bertan, besteak beste.

Hala, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren 5.4. puntuan, botere publikoei eskatzen zaie “ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzeko eta baloratzeko”.

Halaber, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planean esaten da: “Zainketa-lanen hornidura Estatuaren, merkatuaren, familien eta gizarte zibilaren artean birbanatuko duen gizarte-antolaketa berri bat behar da. Horrek esan nahi du zaintza-lanak ez dituztela modu naturalean beren gain hartu behar emakumeek “.

Kanpainak kartelak, irrati-iragarkiak, bannerrak eta telebistako spot bat izango ditu eta otsailaren 24tik martxoaren 9ra bitartean egingo da kanpoko euskarrietan, komunikabideetan eta sare sozialetan. Gainera, kartelak bidali dira erakundeetara, ikastetxeetara, osasun-zentroetara, elkarteetara, enpresetara, kultura-zentroetara eta liburutegietara.

+ info   https://www.emakunde.euskadi.eus

Olazabal BHI
telefonoa943 89 92 13
helbidea
San Martin Auzoa 16, 20230 Legazpi
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika