2019-12-18

Promesa gaztea Mario Gallegori gailendu zaio Kukue tabernan jokatutako lehen xake txapelketan. | Santikutz klubak txapelketaren balorazio ona egin du eta  Kukue tabernari eskerrak eman dizkio txapelketa ospatzeko izan duen prestutasunagatik

 CRISTINA LIMIA  (Diario vasco. 2019ko abenduaren 18, asteazkena)        * Erredakzioan itzulia

Markel Vesga gaztea Kukue tabernan ospatu den lehen xake torneoko  txapelduna izan da. Finala  igandean jokatu zen. Bi une oso ezberdinetan  bata heldutasun betean eta bestea loraldi gozoan) dauden bi jokalarien arteko lehia interesgarria eskaini zuten. Taularen alde banatan Santikutz xake klubeko kide bat zegoen, Mario Gallego beteranoa eta aipatutako Markel Vesga. Biak ziren faborito urriaren erdialdean torneoa hasi zenetik. Bi jokalariak aurreko fase batetan ere elkarren aurka aritu ziren, Mario Gallego garaile atera zen orduan.

 Igandean aldiz, gauzak aldatu ziren, jokalariko ordubeterako partidan,  Markel gazteak, hamahiru urterekin Mario bezalako jokalari ospetsu baten jakinduria eta sendotasunari aurre egin behar baitzion. “Finala oso lehiatua izan zen, lehen partidan Markelek zuriekin jokatu zuen eta Mariok beltzekin, borroka gogor baten ondoren, berdinketarekin amaitu zen.

Desenpatea jokalari bakoitzeko 15 minutura bigarren partida jokatu zuten. “Kasu honetan, Mario zuriekin eta Markel beltzekin”, esan dute bertaratutakoek. “Baina bigarren partida honetan emaitza ere berdinketarena izan zen! Beraz, hirugarren partida bat jokatu behar izan zuten, jokalari bakoitzeko 5 minutura, eta Markel gazteak garaipena lortu zuen “, azaldu dute. Era berean, Asier Imazek Alberto Vesga garaitu zuen hirugarren sailkatuaren partidan, eta Dani Garciak Juan Carlos Ramirez hartu zuen mendean , federatu gabeko partidan.

 

 

 

 

Markel Vesga (ganador del torneo), Asier Imaz (3º), Mario Gallego (2º), Juan Carlos Ramírez (2º no federado) y Dani García (1º no federado).

 

Olazabal BHI
telefonoa943 89 92 13
helbidea
San Martin Auzoa 16, 20230 Legazpi
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika