“Jokua, apustuak eta autokontrola” Hitzaldia. Urtarrilak 30, 18:00etan Kultur Etxean
Etxadik, Urola Garaiko Familientzako Orientazio Psikologikoa Zerbitzuaz arduratzen den zentroak,hitzaldi bat eskainiko du “Jokua, apustuak eta autokontrolaren garapena” izenburupean, datorren asteartean, urtarrilaren 30ean,18:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Hori dela eta, gai honen inguruan Etxadik prestatu duen artikulua,
lotura honetan irakur dezakezue: http://www.legazpi.eus/files/Etxadi/eu/75.pdf
Gogoratzen dizuegu, azken 12 urte hauetan
Etxadik landu dituen gaiak eta aholku praktiko guztiak
udaletxeko webgunean eskuragarri dituzuela,
lotura honen bidez:
http://www.legazpi.eus/zure-zerbitzura/bestelako-erakundeen-zerbitzuak/etxadi
Etxadik eskaintzen duen zerbitzua doakoa da Urola Garaiko 0 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat. Familiei, hazkuntza, hezkuntza eta familia gaietan aholkularitza eskaintzen diete.
Familia harremanak sendotzen lagunduz eta arazoei aurre hartuz. Zerbitzu pertsonalizatua eta konfidentziala da.Etxadirekin zuzenean harremanetan jartzeko:
– Telefonoa: 94 405 15 49
(asteartetan, 11:30-13:00 / 17:00-18:30)
– Posta elektronikoa: www.etxadi.org webgunean agertzen den
Urola Garaiko inprimakia betez:
https://usuarios.etxadi.org/eu/?whatform=selectform&whatid=2