2020-02-20

Olazabaleko DBH-1eko ikasleek gosari osasuntsua izeneko programan parte hartu dute. Gosaldu baino lehen, Osasun zentroko arduradunarekin eta pediatraren erizainarekin solasaldi bat izan dute ikasleek, gosaltzeak eta ondo gosaltzeak duen garrantziaz jabetu daitezen.Gosaldu ondoren, galderak eta zalantzak argitzeko tartea izan dute.

Legazpiko udalak gosarirako produktuak jarri ditu. Herriko merkatariekin eta Bertatik Bertara ekimenarekin bat eginez,  hainbat produktu eskaini ditu. Horrela Legazpiko Makatza baserriko ogia, Urretxuko Agerre baserriko yogurrak, Itsasoko Haristizabal baserriko sagarrak eta Itsasoko Urkulegi baserriko intxaurrak jarriko ditu. Baita mandarina ekologikoak ere.

Legazpiko nerabeen komunitate-esparruko esku-hartze programa

Gosari osasuntsua Legazpiko nerabeen komunitate-esparruko esku-hartze programa-ren barruan kokatzen da.

Osasun, Hezkuntza eta Udaleko hainbat ordezkariz osatutako lantaldea dugu Legazpin, batetik, bakoitzak bere esparruan zer egiten zuen jakiteko eta elkar ezagutzeko; eta bestetik, komunitatearen ohiturak aldatzeko eta osasuna hobetzeko.

Labur esanda, programaren helburu nagusiak honakoak dira:

  • Nerabeen artean osasun maila hobetzea, norberaren osasuna kudeatuz.
  • Ohitura eta portaera osasungarriak sustatzea nerabeen artean.
  • Toki-eremuan koordinazio maila hobetzea, nerabeen osasuna sustatzen ari diren erakundeen artean. Hau da: Hezkuntza-sistema (ikastetxeak), Udala (Gizarte Zerbitzuak eta Gazteria Zerbitzua) eta Osasun-sistema (Osasun Zentroa eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoa saila).

Hau da, programaren bidez, nerabeekin esku hartu nahi dugu, eta haiei behar diren tresnak eskaini nahi die, osasuntsu bizitzeko erabaki zuzenak har ditzaten bai banaka bai familian.

 Ekitaldiaren argazkiak webgune honetako AZKEN ARGAZKIAK atalean ikus ditzakezu.

https://www.legazpi.eus/albisteak/item/5192-gosari-osasuntsua-dbh1eko-ikasleekin  tik moldatua

 

Olazabal BHI
telefonoa943 89 92 13
helbidea
San Martin Auzoa 16, 20230 Legazpi
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika