2018-04-26

Joan den ostegunean, hilak 19an, dagoeneko ohikoa den “euskal idazleekin solasaldian” ekitaldi barruan, udal liburutegian aukera paregabea izan genuen Arrate EgaƱarekin hartu-eman estua izateko eta aurretik irakurritako “Patioan” izeneko liburuari buruz eztabaidatzeko.
Oso bilera atsegina eta emankorra izan zen, Arratek azaldutako hurbiltasunari esker eta gure ikasleek jarritako jakinminari esker. Liburu bat sortzeak dituen maila desberdinak ikutu genezakeen adibideekin azaldu zigun ikasleengan izugarrizko harridura sortuz.
Bukaeran, ikasle batzuk pixka bat helduago diren irakurleentzat idatzita dituen beste liburuei buruz interesa azaldu zuten eta erakutsitakoen artean aukeratutako gustukoena jasoko dute opari gisa.

Ekitaldiaren argazkiak ikus daitezke, webgune honetako multimedia atalean.

Olazabal BHI
telefonoa943 734 340
helbidea
San Martin Auzoa 16, 20230 Legazpi
Harremanetarako

Kokapena
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika