2017-10-30

Urriaren 25ean Batxilergo 2.mailako ikasleek Eibarko Armagintzaren Museoa etaGerra Zibileko frontea izan Intxorta bisitatu zuten.

Bisitaldia goizean goiz  Eibarren  lehen arma-fabrika zena eta orain museoa dena ikusiz hasi zen. Alde batetik, Armeria Eskolaren Museo zaharreko arma-bilduma jasotzen du, eta bestetik, Eibarko industriaren bilakaera erakusten du, XIV. mendetik hasi eta gaur egun arte. Bisitaldia ingelesez izan zen eta, benetan, interesgarria suertatu zen.

Eibartik Elgetara joan ziren, Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta. Eguraldi bikaina aprobetxatuz, Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera izan zuten. Ibilbidea Elgetako Espaloia Kafe Antzokian dagoen Interpretazio Gunea bisitatuz hasi zen eta, ondoren, 5 kilometroko ibilbide tematikoa oinez eginez lubakiak, defentsarako guneak, e.a ezagutu zituzten. Bertako zenbait testigantzak entzunez eta ikusiz gerraren beste errealitatea bat jasotzeko aukera izan zuten.

Click here to get the file . Hemen duzue ibilbidea zuen kabuz egiteko eta Euskal Herriko Memoria Historikoa beste batzuei erakusteko.

Olazabal BHI
telefonoa943 89 92 13
helbidea
San Martin Auzoa 16, 20230 Legazpi
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika