2016-11-23

” Geuk ere ardura badugu” kanpainak  azaroak 25en aldarrikatzen den  Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren barruan goizeko 11:00etan, OlazabalBHIko Bizikidetza-Hezkidetza Batzordeko kideok 20 minutuko ekitaldi berezi bat egitea proposatudugu: PERFORMANCE bat egingo dugu ikastetxeko patioan. ZAPATA
GORRIAK da lan honen izena, . Denok gonbidatuta zaudete parte hartzera.
Zer da ZAPATA GORRIAK ekintza?
2009an Elina Chauvet, artista mexikarrak, Ciudad Juárez hirian (Mexiko) ehundaka emakume erahiltzen zituztela ikusita, erahilketak horiek zapata gorri batzuren bidez ikusarazi zitezkeela pentsatu zuen , gehienetan emakume horien ZAPATAK besterik ez zirelako geratzen erahildako lekuetan; eta GORRI kolorekoak, odola eta bortxakeriaren adierazgarri.

Olazabal BHI
telefonoa943 89 92 13
helbidea
San Martin Auzoa 16, 20230 Legazpi
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika