2015eko Udal Foroa

Apirilaren 21ean, Domingo Agirre ikastetxeko, Olazabal Institutuko eta Haztegi Ikastolako ikasleeek “Bizitzeko Herria” gaiaren inguruan ikasturtean zehar egindako herri mailako diagnostikoaren ondorioak aurkeztu zituzten Legazpiko Udaletxean. Horrez gain, udal ordezkariei zenbait proposamen egin zizkieten herri biziago bat lortzeko, eta beraiek hartutako konpromisoak ere adierazi zituzten.
Apirilaren 23an berriz, Batxilergoko ikasleek Herriko Udal Foroan parte hartu zuten.IMG_20150421_101713241

IMG_20150421_094457051

 

ERREKA EGUNA 2014

2014ko ERREKA EGUNA!DSC03018A
Olazabal Institutuko ikasleok Haztegi Ikastola eta Domingo Agirre ikastetxekoekin batera irailaren 20an ERREKA EGUNean parte hartu genuen . Bertan Urola erreka garbitu zen, ingurumenari lagunduz. Lanean aritu ginenok bukaeran, hamaiketakoa izan genuen giro ederrean.

Hegaztientzako habiak

Ekainaren 3an, 2.DBHko ikasleek Teknologiako ikasgaian eta 3. DBHkoek Asmakuntza Tailerrean egindako hegaztientzako habiak kokatu zituzten udal langile baten laguntzaz.
Herriko hiru lekutan kokatu zituzten: ibai ondoan, kulturetxe ondoan eta Olazabal ikastetxeko berdegDSC02958-3unean.Habiak egiten1

Agurra

Kaixo, ongi etorria eman nahi dizuegu, Olazabal institutuko Agenda 21eko blogera. Hemen kurtsoan zehar egin eta aurrerantzean egingo dugunaren berri izango duzue.  Azpimarratu nahi dugu, ez proiektua ezta blog hau ere, ez litzatekeela posible izango zuen laguntzarik gabe, bai zuek, gure ikasleak zareten horiek. Zuen lana,  zuen ilusioa, eskeini duzuen denbora,… bihotzez eskertu nahi dizuegu.

2013- 2014 ikasturtean biodibertsitatearen inguruan lan egin dugu. Jarraitu hemen proeiktuaren ikusturteko gorabeherak