Joan den abenduaren 2an, elurteagatik bertan behera utzi behar izan genuen antzerki saioa, Eidabe taldearen ZuTuberrak antzeslana,urtarrilaren 20an, larunbata, egingo da 18:00etan Latxartegi Aretoan.
7-14 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendurik dago,baina irakasle, begirale, guraso,….adin horretakoekin lanean ari direnentzat ere oso egokia da.
Sarrerak 4€tan salduko dira Latxartegi Aretoko lehiatilan, 17:00etatik aurrera.