Maiatzaren 19ean, Domingo Agirre ikastetxeko, Olazabal Institutuko eta Haztegi Ikastolako ikasleeek “Lurzorua” gaiaren inguruan ikasturtean zehar egindako herri mailako diagnostikoaren ondorioak aurkeztu zituzten Legazpiko Udaletxean. Horrez gain, udal ordezkariei zenbait proposamen egin zizkieten herri jasangarriago bat lortzeko, eta beraiek hartutako konpromisoak ere adierazi zituzten.
Egun berean eta arratsaldez , berriz, Batxilergoko ikasleek Herriko Udal Foroan parte hartu zuten.
Ekitaldiaren argazkiak web orri honetako multimedia ataleko azken argazkiak” atalean ikusgai dauzkazu,