2019-10-03

2019ko irailaren 25eko EHAAn hauxe argitaratu da: Agindua, 2019ko irailaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duena (2019-2020 ikasturtea). Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabili ahal izango dituzte gailu horiek. (L4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak).
Hartzaileak: LH, DBH eta Batxilergoa 2019-2020ko ikasturteko ikasleak, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko zein itunduetakoak, baldin eta eskakizun hauek betetzen badituzte: ikastetxea SARE_HEZKUNTZA GELAN izeneko sarean egotea 2014-2015eko ikasturtetik aurrera (deialdi horretan edo hurrengoetan), eta 2018-2019ko ikasturtean eskola-materialerako beka-onuraduna izatea, unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolaratzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdian. Zure ikastetxea, SARE_HEZKUNTZA GELAN izeneko sarean parte hartzeko hautatua izan da.
Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira aurreko deialdietan dirulaguntza hau bera jaso zuten ikasle bekadunak. Aurreko deialdi horiek Hezkuntzako sailburuaren honako agindu hauen bidez arautu ziren: 2015eko irailaren 30eko Agindua, 2016ko irailaren 26ko Agindua, 2017ko irailaren 28ko Agindua eta 2018ko uztailaren 18ko Agindua.
Derrigorrezkoa da eskatzaileak eskaera egitea. Esteka honetan eskabidea aurkituko duzu, baita deialdiaren inguruko gainerako informazioa ere:

https://www.euskadi.eus/gailu-digitalak-eskuratzeko-diru-laguntzak/web01-a3hsare/eu/

 

Olazabal BHI
telefonoa943 89 92 13
helbidea
San Martin Auzoa 16, 20230 Legazpi
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika